Tipografia da, diseinu-tresna guztien artean, nonahikoena eta ikusezinena. Esanahiaren eraikuntzarako elementu bisual oinarrizkoena da eta hizkuntzaren artikulazio idatziari berez lotuta dago. Bere izateko arrazoia egoera eta euskarri aldakorrenetan mezuak eraikitzea denez, tipografiaz margo dezakegun tonu eta zaporeen paletak berdin mugagabea izan behar du. Beraz, ezinbestekoa da barietate hori ezagutzea, bere espezie, tonu eta intentsitate desberdinak bereiztea, bere erabilera zuzena ez ezik, irakurlea suspertu dezan. —Teresa Schultz [2016, 10-10]